

AGENDA
Formazioaren xehetasunak:
- Modalitatea: Online (izena eman dutenei sartzeko esteka bidaliko zaie).
- Eguna: 2025eko otsailaren 20a, osteguna.
- Ordutegiak:
- Lehen Hezkuntza: 09:30 – 11:00
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): 12:00 – 13:30
👩🏫 Hartzaileak: ED25ean parte hartuko duten taldeen irakasle tutoreak.
📋 Izena emateko prozedura eta data: Zuzendari bakoitzak formazioan parte hartuko duten irakasleak adierazi beharko ditu hurrengo inprimakien bidez. Izena emateko azken eguna, otsailak 18, asteartea, izango da.
- Lehen hezkuntza: [Inprimakirako esteka]
- DBH: [Inprimakirako esteka]
📍 Formazioaren helburuak:
Saioaren helburuak hiru ardatz nagusitan egituratzen dira:
1️⃣ Irakasle tutoreak: ✔️ 2025eko Ebaluazio Diagnostikoaren izaera eta helburuak sakon ulertzea. ✔️ Atzeraelikadurak duen garrantziaz eta ebaluazioak ikaskuntzaren hobekuntzan duen eraginaz hausnartzea ✔️ Proba prestatzeko, laguntzeko eta ondoren aztertzeko zereginari buruz hausnartzea. ✔️ Motibazio-estrategiak garatzea, ikasleak aktiboki inplikatzeko eta motibatzeko
2️⃣ Familiak: ✔️ Familiak ED25aren garrantziaz informatzeko eta sentsibilizatzeko estrategiak diseinatzea. ✔️ Familiek ebaluazio-prozesuan duten inplikazioa eta ikasleei laguntzeko eginkizuna sustatzea.
3️⃣ Ikasleak: ✔️ Arreta eta galderen irakurmena hobetzeko teknikak aztertzea. ✔️ Antsietatea murrizteko eta probaren aurrean jarrera positiboa sustatzeko estrategiak garatzea. ✔️ Ebaluazio-prozesuan autonomia eta erantzukizuna sustatzea. ✔️ Motibazio-estrategiak ezagutzea, ikasleak ebaluazio-probetan inplika daitezen eta ahalegin daitezen
📚 Saioan emango diren materialak:
- Familientzako ED25ari buruzko aurkezpena.
- Proba egin aurreko tutoretza-saioaren planifikazio-eredua..
- Ebaluazioan ikasleak behatzeko errubrika
- Probaren ondorengo tutoretza-saioaren planifikazio-eredua.
💡 Zentzuzko ebaluazioa proba soil batetik harago doa: ikasleei ikasteko, hobetzeko eta garapenean laguntzeko aukera bat da.